2024ko azaroaren 30ean Txirbilenean 1312 urte autogestioan ospatuko ditugu!
Aurtengoa oso ospakizun berezia izango da; izan ere, Sestaoko Udaleko gobernu-taldearen hustutze-prozesuan murgilduta egonik, orain inoiz baino gehiago erakutsi nahi dugu espazio okupatu eta autogestionatu honek iragana izan zuela, oraina duela eta etorkizuna ere izango duela.
Horregatik, aurten, historian zehar Txirbilenean parte hartu duten norbanako zein kolektibo guztiak gonbidatu nahi ditugu, mikrofono ireki batean Txirbilenean izan dituzten esperientziak partekatzera.
Gure bidea Emakume Migratu Feministak-Cuidadoras Sociosanitarias elkartearekin gurutzatu den honetan, eta gure etxea haien etxea denez, euren esku bazkari solidarioa egingo da. Onurak emakume langile migratuen kolektibo horrentzat izango dira oso-osorik.
Eta, nola ez, gauean ez da kontzerturik faltako!
Programa:
12:00 – 14:00 Ginkana-poteo Sestaotik, Ekintza Tabernan hasita (Ibilbidea: Ekintza, Palas, La Iberia eta Denak).
14:00 – 16:00 Bazkari herrikoia* Emakume Migratu Feministak-Cuidadoras Sociosanitarias-en eskutik.
* Aukera beganoa egongo da. Izena eman kulturgune@gmail.com helbidera email bat bidaliz, sare sozialen bidez edo tabernetan, pertsona kopurua eta zenbat bazkari begano izango diren esanez.
16:00 – 18:00 Bazkalondoa mikrofono irekiarekin.
18:00 – 19:00 Kontzertua: Lupita La Ingrata y el Tierno Desaborío.
19:00 – 21:30 Kalejira Orkrestarekin, Txirbileneatik.
21:30 – Kontzertuak: Gominola 2, Acido Folklórico eta D-Botas Soinu Sistema.
Segi dezagun! Txirbilenea aurrera!