Ezkerraldea eta bertako bizilagunok langile borroka gara.
Eskualde honetako belaunaldi berrien gehiengoak ez du ezagutzen euren aintzindarien iragan borrokalaria, eta zentro komertzial eta lan prekario artean hazi dira. Langile borroka Ezkerraldeko historiaren ildo nagusia da, eta horrela izaten jarraitu behar du, kapitalismoak borrokaren bitartez lortu duguna ezabatu ez dezan.
Aurtengo 2021eko maiatzan Langile borroka gara jardunaldien 9. edizioa antolatu dugu, eta batera pentsatzen eta ikasten jarraitzeko hainbat topaketa proposatzen dizkizugu. Kolektiboki, autogestiotik eta errebeldiatik alternatibak eraikitzen jarraitzeko. Non eta interes merkantilistek ahaztarazi duten gune honetan, zeintzuek ez duten kontuan hartzen ez bizitzak ezta pertsonen zaintzak ere.
Zuen zain gaude!
Egitaraua
12 Asteazkena, 18:30etan
Mahai ingurua: “Gure industria defendatzen”
Novaltia, Estiba, PCB, Mediapost, Tubacex enpresen langileen parte-hartzearekin
Moderatzailea: Aitor Gómez, ELA sindikatua Industria Ezkerraldea
18 Asteartea, 18:30etan
Mahai ingurua: “Elkarlaguntza XXI. mendean”
AZET Etxebizitza Sindikatua + Zaindu Sestao + Regularización Ya! Bizkaia
Moderatzailea: Jabi Delgado
21 Ostirala, 18:30etan
Topaketa: “Frente a la precariedad vital, autodefensa comunitaria feminista”
Hizlaria: Yolanda Jubeto, ekonomista feminista
Mahai ingurua: Bilboko Langile Autodefentsa Sarea + HARIAN sarea + Trabajadoras No Domesticadas
Moderatzailea: Zaloa Pérez
22 Larunbata, 11:00etan
Topaketa + Vermute: Bira Zapatista Sestaon
Laburmetraia + Aurkezpena: @BirazapatistaEH
Sestaon bira zapatista jasotzeko koordinazio topaketa
#LaGiraZapatistaVa + Sestaoko elkarte eta kolektiboak
29 Larunbata, 12:00etan
Hitzaldia + Vermute: “Fuego amigo en la lucha obrera”
Hizlaria: Ekainak 28 Koordinadora
Adi! Aforo mugatua.
Antolatzailea: Txirbilenea Kulturgunea
Laguntzaileak: Ecuador Etxea + Emari Sestaoko Talde Feminista+ Hiru Kontzeju Kultur Elkartea 3K + Iris Proiektua + Bira zapatista EH + Ekainak 28 Koordinadora + ELA sindikatua + Novaltia, Estiba, PCB, Mediapost eta Tubacex enpresen langileak borrokan + AZET Etxebizitza Sindikatua + Zaindu Sestao + Regularización Ya! Bizkaia + Bilboko Langile Autodefentsa Sarea + HARIAN Gazte prekarioen Sarea
Nahiz eta Txirbilenea espazio handia izan eta aretoak desinfektatuta eta aireztatuta egongo diren, bertaratuko den pertsona ororen segurtasunerako aurten guztiok mantendu beharko dugu musukoa momentu guztietan. Aulkien arteko segurtasun distantzia mantenduko da eta sarreran zein komunetan gel hidroalkoholikoa egongo da. Sarrera librea izango da aforoa bete arte. Espero dugu mugimenduen mugatzeak laster ezeztatzea, baina hala ez balitz, saiatuko gara behar dutenentzako ziurtagiriak prestatzen. Zure kasua bada, idatz iezaguzu email bat: kulturgune@gmail.com
Eskerrik asko denoi! 🙂