23. Korrika

Aurten Korrikaren 23. edizioa ospatzen da, Irundik abiatu zena pasa den martxoaren 14an eta Baionan amaituko dena datorren 24an. Txirbileneatik parte hartu nahi izan dugu, datorren ostegunean, martxoak 21, 21:45etan Sestaora helduko den 1917. kilometroaren parte bat erosiz.

Gurekin etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu, ostegun honetan, martxoak 21, 21:55etan Sestaoko Bide Nagusiaren 86. atari zenbakiaren parera!

KORRIKAren mezua

Harro herri, euskaraz jakin zein ez, har dezagun
dimentsio orotan eragiteko konpromisoa, herria batuta.
Harrotasunez! Konplexuak gainetik kendu,
mugi dezagun euskararen herria, ingurua mugiarazi arte.

Harro hadi Kantauri itsasoa,
Arabako mahats, Bardeako buztin.
Harro zite Pirinioetako elur, Meatzaldeko burdina.
Elkarrekin nahi ditugu pausoak egin,
espazio berriak irabazi eta, hitzez zein ekintzez,
aldarri egin.

Gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz.
Bete ditzagun etxe eta kaleak euskaraz.
Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!

Leave a Comment