Beste leku batera begiratzen jarrai dezakegu, eta haurren beharrak ez ikusi. Egunez egun premiazkoago egiten den gizarte eztabaida alde batera uzten jarraitu dezakegu, marko tekniko-politiko guztietatik kanpo, eskolatik kanpo, eta haurren errepresioraok bestelako formetatik kanpo egin beharrekoa…
Haurrak eskoletan giltzaperatzea eskubide bat dela pentsantzen jarrai dezakegu, eta ez ikusi haurren eskubiderik nagusiena jolastea eta euren buruak guztiz garatzea dela, euren benekotasunetik eta errodillo homogeneizanterik gabe…
Pentsatzen jarrai dezakegu guk, nagusi moduan dugun betebeharra gure epai, ideia eta pretentsioak umeengan isuri behar dugula, umeak ontzi hutsak balira moduan, hezi beharreko energia balira moduan…
Era berean, beste batera begiratu dezakegu eta ez ikusi gizaki bakoitzak benetako ikaskuntza-bultzada geldiezina duela, eta beldur izan sistemak ezarritako prestakuntza-bideari ez ote dion jarraituko, eta ez duela ikasiko FMIak, Ibex 35ek, BMIk… irakatsi nahi dutena ez ikastea, bizitza errealetik hain urrun.
Pentsatzen jarrai dezakegu haur askok ebaluatu eta hezten dituen sistema batera egokitzeko duten erresistentziak tratamendu farmakologikoa duela.
Jarrai dezakegu…
Baina gelditu ere egin gaitezke. Eta ikusiko dugu, konturatuko gara, haurtzaroak bere erritmoak dituela, sistemak nahi duenetik oso urrun. Era berean, konturatuko gara haurrak bizi diren gizartearen parte direla, eta gizarte horretan aktiboki parte hartzeko eskubidea dutela, kalez kale ibiltzeko eskubidea dutela, egunez egun beren ingurune natural eta zuzenean bizitzeko eskubidea dutela, eskolaren eta eskolaz kanpoko eskolen artean bizitzeari uzteko eskubidea dutela… Beti gizartetik aldenduta, adinaren arabera bereizita, hezkuntzako “profesionalez” inguratuta.
Honetaz guztiaz eta gehiago hitz egiteko, ekainaren 15ean (des)hezi jardunaldi hau antolatu dugu. Izan ere, gizarte gisa egiteke dagoen zeregin bat badugu, hau da, botere-harreman lausogailu horietan hezi nahi izateari uztea eta beste paradigma batera bideratzea; paradigma horretan, hezkuntza egunerokoan, harreman bakoitzean, aurkikuntza bakoitzean, bat-bateko jolas bakoitzean, naturan, behaketan… eta hortik abiatuta eraikitzen dela jabetzea.