Kaleratze-ordena

Pasa den ostiralean, 2025eko martxoaren 21ean, Sestaoko Udalak gaztetxea husteko agindua bidali zigun. Ez dute denborarik galdu nahi: astelehenetik aurrera, 9:00etatik 17:00etara edozein momentutan etor daitezke desalojatzera.

Argi daukagu zein den haien asmoa: gure herriko espazio autogestionatua itxi eta lur hau espekulatzaileen esku utzi, lanpostuekin espekulatuz eta gure komunitatea ahaztuz. Beste behin, kultura alternatiboari eta herri mugimenduei bizkarra ematen diete.

Baina gu ez gaude prest amore emateko! Deia egiten diogu herri osoari: egon erne, mobilizatu eta defenda dezagun gure gaztetxea!

Gaztetxe bat ez da hutsik dagoen eraikin bat, herri bizi baten bihotza baizik!

Leave a Comment