Langile borroka gara 2022 10. jardunaldiak

Langile borroka gara 2022, 10. jardunaldiak

Ezkerraldea eta bertako bizilagunok langile borroka gara.

Eskualdeko belaunaldi berri askok ez dute ezagutzen haien arbasoen iragan borrokalaria, eta merkataritza-zentroen eta lan prekarioaren artean hazten dira. Baina langileen borroka da Ezkerraldeko historiaren ardatza, eta horrela jarraitu beharko du borrokaren bidez lortutako lorpen guztiak azukre-koskor gisa desegitea nahi ez badugu kapitalismoaren kafe ebakian.

Duela 10 urte sortu ziren Langile borroka gara jardunaldiak. Txirbilenea Kulturguneak, herrirako bere ondarearen zati bat berreskuratzeaz gain, borroka kolektiboko istorioei balioa eman nahi zien, oroimen historikoaren ezinbesteko ariketa batean. Lehen edizio hartako testu batek zioen bezala,

“Orainak desitxuratu egiten du, agian nahita, aste gutxiren buruan eraikitako langile-auzoetatik gatozela, inguruko eta urruneko lurretatik alde egin zuten milaka familiei “aterpea” eskaintzeko. Urteetan zerua gris plomizoz tindatu eta herrialdearen ekonomia bultzatu zuten fabrikek milaka pertsonaren lana eskatzen zuten”.

90eko hamarkadan hasi zen desindustrializazio-prozesuak, duela 30 urte eskas, gure eskualdea aldatzen jarraitzen du gaur egun ere, eta azken fabrika handiak desegiten ditu, asko eskatzen duten eta apurrak ematen dituzten multinazionalen merkataritza- eta garraio-azalera gehiagori lekua emateko. Eskualdeak langabezia eta lan prekario mailarik gorenean mantentzen. Industria astunak itxi ziren eskualdea ezberdin bat gara, zahartuagoa, pluralagoa, kulturanitzagoa, ezegonkorragoa, burgestuagoa?. Baietz uste dugu, eta ez dugu ulertzen zergatik, prekarietateak lagunbidea izanda, orain inoiz baino gehiago indartu behar baititugu elkarlaguntza sareak eta autogestioa.

Urte hauetan, Sestaoko langile-oroimenetik ikasi dugu, eta borrokaren, elkarrekiko laguntzaren eta zainketen garrantziaz, gure aiton-amonekin -esker bereziak Mª Antonia Pérez eta Jesús Tomási-. Periko Solabarria, Lucio Urtubia, Yolanda Jubeto, Amaia Orozko, Iranzu Varela, Zaloa Pérez, Teresa Villaverderekin… batera hausnartu dugu. Gure bihotzean pertsona guztiak eramaten ditugu, eta zuekin batera garrasi egiten dugu, LANGILE BORROKA GARA!

Aurtengo 2022ko maiatzan Langile borroka gara jardunaldien 10. edizioa antolatu dugu, eta batera pentsatzen eta ikasten jarraitzeko hainbat topaketa proposatzen dizkizugu. Kolektiboki, autogestiotik eta errebeldiatik alternatibak eraikitzen jarraitzeko. Non eta interes merkantilistek ahaztarazi duten gune honetan, zeintzuek ez duten kontuan hartzen ez bizitzak ezta pertsonen zaintzak ere.

Egitaraua

2022ko maiatz osoan zehar
Erakusketa: “AHV burdinazko martxa, 30 urte”*
Joseba Marinaren omenez, Egin egunkariaren korrespontsala burdinazko martxan.
*Bisitak kulturgune@gmail.com emailean eskatu

5 Osteguna, 19:00etan
Hitzaldia: “De la teoría al barrio: lenguaje, libros y apoyo mutuo”
Enya Diez

9 Astelehena, 19:00etan
Mahai ingurua: “Borroka garaia”
Petronor, aldizkako zamaketariak, Alconza (Grupo Irizar), PCB… enpresen langileekin.

11 Asteazkena, 19:00etan
Hitzaldia: “Klima aldaketa eta klase borrokak”
Sukar Horia

20 Ostirala, 19:00etan
Hitzaldia: “La humanidad económica”
Pedro García Olivo

28 Larunbata
12:00etan Sestaoko behe aldetik bisita gidatua. Jane-ren paseoa. Abiapuntua El Submarino tabernan.
14:30etan Bazkaria. Izen ematea kulturgune@gmail.com emailean
16:00etan Langile borroka gara 10 urte ekitaldia + Kontzertua: Agharasen bidean
17:00etan Mural kolektiboa
18:00etan Dokumentala: “Perikoren bila” + Forum

29 Igandea, 13:00etan

Vermute + langile pikoteoa + Kontzertuak: Kinkila + Barre ikara

Antolatzailea: Txirbilenea Kulturgunea

Laguntzaileak: Sukar Horia, AEK Sestao, Euskal Memoria Fundazioa, Ecuador Etxea, Periko Solabarria elkartea, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea, Agharas asociación de Imazighen de Bizkaia

Leave a Comment