Ezkerraldea eta bertako bizilagunok langile borroka gara.
2023ko maiatzan Txirbilenea Kulturguneak Langile borroka gara jardunaldien XI. edizioa antolatu du. Aurten proposatzen dugun programaren bitartez, langile borroka lan-jantzi urdineko fabrika-langile gizonaren irudia baino askoz gehiago dela erakutsi nahi dugu. Horregatik izango ditugu gurekin nekazarien borroka, produkzio autogestionatua, autoedizioa, kooperazioa, sormena eta musikaren inguruko proiektuak. Gu ere langile borroka gara eta!
Duela 11 urte jaio ziren Langile borroka gara jardunaldiak, herrirako bere ondarearen zati bat berreskuratzeaz gain, borroka kolektiboko istorioei balioa emateko nahian, oroimen historikoaren ezinbesteko ariketa batean. Lehen edizio hartako testu batek zioen bezala,
“Orainak desitxuratu egiten du, agian nahita, aste gutxiren buruan eraikitako langile-auzoetatik gatozela, inguruko eta urruneko lurretatik alde egin zuten milaka familiei “aterpea” eskaintzeko. Urteetan zerua gris plomizoz tindatu eta herrialdearen ekonomia bultzatu zuten fabrikek milaka pertsonaren lana eskatzen zuten”.
Gaur, inoiz baino gehiago, beharra ikusten dugu borrokarako oraina, etorkizun duin baten alde, eta lelo hau defendatuko dugu maiatzaren 1.ko manifestazio bateratuan, Ezkerraldeko agente sozial ezberdinekin deituriko, Barakaldon. Baina atzera ere begiratzen jarraituko diogu, Sestaoko langile memoriaren garrantzia birpasatuz, ibilaldi industrial baten bidez. Langile-klasearen oraina eta etorkizunaz eztabaidatuko dugu, kooperazio autogestionatuko proiektu berrien jaiotzaren lekuko izango gara, lehen sektorearen lanari buruz hitz egingo dugu, eta krisi klimatikoak zelan jotzen duen, eta munduko beste puntu batzuetan, hala nola Grezian, era autogestionatuan ekoizteko zelan antolatzen diren ezagutuko dugu.
Aurtengo 2023ko maiatzan, Langile borroka gara jardunaldien 11. edizio honetan, batera pentsatzen eta ikasten jarraitzeko hainbat topaketa proposatzen dizkizugu. Kolektiboki, autogestiotik eta errebeldiatik alternatibak eraikitzen jarraitzeko. Non eta interes merkantilistek ahaztarazi duten gune honetan, zeintzuek ez duten kontuan hartzen ez bizitzak ezta pertsonen zaintzak ere.
2023ko maiatzeko egitaraua
Astelehena, 1, Maiatzaren 1. Manifestazioa Barakaldoko Bide Onera plazatik
10:00 Informazioa puntuak
12:00 Manifestazioa: “Borrokarako oraina, etorkizun baten alde. Ezkerraldea Zutik!”
Deitzen dute: Argitan, Berri-Otxoak, CNT, Ezkerraldea Anarkista, Ezkerraldea Antifaxista, La Kelo Gaztetxea, Txirbilenea Kulturgunea, Unión Anarcocomunista Euskadi
Larunbata, 13, Kooperazio Autogestionatuko Erakundea (O.C.A.)
18:00 Durangoko O.C.A. proiektuaren aurkezpena
20:00 Kontzertuak: Ácido folklórico, Brüma, Funk You, Gadugi&Co, I+D, Peedöh
DJak: Dark Eider, Fobia Ek, M-403, Pakse Ek, Pin Teta Pon
Larunbata, 20, Liturgia antifaxista
19:00 Liburuaren aurkezpena: “Verás, que te cuente. Recetas de vida y muerte de la abuela Mari Luz”, Alba Algarabíarekin
20:00 Mikropoesia + Autoedizioa, Ixa Blanco & Brisha Whitekin
21:00 Gau emanaldia, Valse Musette V2&L Trío-rekin
Larunbata, 27, Iragana, oraina, etorkizuna
11:30 Jane Paseoa. Ibilaldi industriala Txirbileneatik
13:00 Vermut + Pikoteo + Saio musikala, Ostrich Weddingekin
18:00 Mahai ingurua: Sormena eta klasea. Langile borroka sormen lanpostuetatik
Igandea, 28, Ekoizpen autogestionatua
17:30 Dokumentala: “Okupar, Resistir, Producir: VIOME”
18:00 Hitzaldia: “Krisi klimatikoa eta lehen sektorea”, Extinction Rebellion Bizkaiarekin
19:00 Solasaldia: “Nekazaritza bizitzen: Km. 0, emakumeak, baserria”, SOS Baserritarrak-ekin