🔴🔴AMATASUN ANTIPATRIARKALAK🔴🔴
Jardunaldi ez mistoa, gizonik gabeko espazioa.
Honek ez du zerikusirik tribu elitista hori aurkitzearekin, zeinean are bakarrago sentiarazten gaituzten. Ez gara euren ereduetan kabitzen. Ez dugu hautaketa-prozesua gainditzen. Honek ez du zerikusirik «autozaintza»rekin: ez. Ez dugu eguna bukatzen kriatzan kopatxo batekin, ahul-ahul argiztatutako egongela eroso batean Instagramen partekatzen dugularik, gure kumeei egongela eroso bat eskaini ahal ez izateagatik ditugun erruak elikatzen jarraitzeko, pedagogikoki zuzenak diren zurezko jostailutxoz betetako egongela (…) Amatasuna ez da eskaparate bat. Ez. Hau kaleak hartzeari buruz dihardu, gu eta gure kumeak gurutzatzen gaituzten errepresio guztiak alboratzeari uzteaz. Langile Borroka Gara XII. jardunaldiak hartuta hasi gara.
Langile borrokak zorra du gurekin: amak eta gure kumeak. Ezkerreko alderdi guztietako ideologo bizardunek langile klasean eta bere askapenean pentsatu zutenean, INOIZ EZ gintuzten subjektu politikotzat hartu. Aldiz, bizitza zaindu eta sostengatzen dugun indarra gara. Pobrezia eta bazterketaren kontrako zaintza eta sostengua gara. Zenbatu ezineko bortizkeria eta errepresioak zeharkatzen ditugula, Estatuak eta Sistemak artikulatutakoak. Instituzioek exekutatutakoak, baztertzen gaituzten erregimen familiarista normatiboekin. Euren diseinutik kanpo daudenak suntzitzen dituzte. Amak eta umeak. Mendekotasunera eta paterfamiliarren tutoretzara kondenatuak, edo, horren ezean, gizarte zerbitzuenetara eta bere makinaria guztira. Gogaituta gaude eta nekatuta egoteaz nekatuta, eta indartsuak gara. Uste dutena baino indartsuagoak. Onena… BILTZEA ERABAKI DUGU gure kumeengatik, guregatik, gure amengatik, gure amamengatik.
Ez zaitez gogoekin gelditu, amakide: eztabaida, bazkari gozoa eta borrokatzeko indarrez beteta espero zaituztegu!!!
Programa, 2024ko maiatzaren 5ean
11:30 Hitzaldia: “Gizarte zauria” ugal gorputzak krudeltasun logiken naturaltzetik, Luisa Fuentes Guazaren esku.
13:00 Hitzaldia: “Amatasun migratuak”, Emakume Migratu Feministak-Sociosanitarias taldearen esku.
14:30 Herri bazkaria (5€, izena emateko, kartela ikusi)
16:00 Hitzaldia: “Amen aurkako bortizkeria matxista instituzionala”, S.A.P.-aren kontrako erresistentzia sarearen esku
18:00 Hitzaldia: “Amaren estatutua”, normomaternitatearen erregimenaren subertsioa, Las Sindis (sindicata de madres feministas)en esku.