Langile-klaseak bizitzaren garestitasuna gora doala ikusten duen bitartean, eta behar-beharrezko ondasunak luxu bihurtzen diren bitartean, biztanleriaren zati handi batentzat, kapitalak, bankuek, konpainia elektrikoek eta elikaduraren eta era guztietako produktu eta zerbitzuen kate banatzaile handiek mozkinak hirukoiztu dituzte.
Gobernuak klase nagusien interesak lehenesten eta babesten jarraitzen du, eta bitartean, klase herrikoiok funtsezko zerbitzuen pribatizazioa eta prekarizazioa jasaten dugu, oinarrizko eskubideak murrizten dizkigute eta ez dituzte hauteskunde-promesak betetzen, hala nola lan-erreforma edo mozal legea indargabetzea, baizik eta kontrakoa, berriz ere herriari girgiluak jartzen dizkigute.
Krisi energetikoa eta haiek sortu eta sustatutako gerra aitzakitzat hartzen dute berriro ere aberatsenei aberastasuna eskualdatzeko, eta egoera hau auzoetan, kaleetan eta lantokietan kontzientzia hartuz eta borroka zabalduz baino ezin da irauli.
Lan- eta bizi-baldintzen prekarizazioa, etxebizitza lortzeko zailtasunak, baliabiderik eza, pobreziaren feminizazioa, ingurumenarekiko errespeturik eza, mendekotasunaren arretaren murrizketak edo Osakidetza bezalako zerbitzu publikoen desegitea zuzenean eragiten dizkiguten faktoreak dira.
Guk argi daukagu behetik eta borroka guztien batasunaren bidez antolatutako herri indartsu bat bakarrik bihur daitekela benetako kontrabotere, eskubideak eta askatasunak ahultzen dituen logika kapitalista honekin amaituko duena.
Horregatik guztiagatik, Ezkerraldean egoera horiek iraultzeko egunero borrokatzen dugun erakunde eta kolektibook maiatzaren 1ean Barakaldon egingo den manifestazioan parte hartzeko dei bateratua egiten dugu, eta urte osoan zehar lan eta bizitza baldintza duinak lortzeko antolatzeko deia egiten dugu.
BORROKARAKO ORAINA ETORKIZUN DUIN BATEN ALDE. EZKERRALDEA ZUTIK!
MAIATZAREN 1.A, 12:00etan, MANIFESTAZIOA BARAKALDOKO BIDE ONERA PLAZATIK
1 thought on “Maiatzak 1 Manifestazioa: Borrokarako oraina etorkizun duin baten alde. Ezkerraldea Zutik!”