Nor gara

Txirbilenea Kulturgunea adin, ideia, bizipen eta formakuntza ezberdineko Sestaoko biztanle talde batek bultzatutako ekimena da. Helburu eta ilusio bakar batekin bildu gara: gure herriarentzako espazio okupatu/askatu bat autogestionatzea, izanik Sestao EAEko udalerririk pobretuena.

10 urte baino gehiago daramatzagu Bizkaiko Labe Garaietako bulego zaharretako (Ikasleen Eskolaren eraikina) hiru solairu okupatzen, eta lan egin dugu hura erabili eta bizia emateko asmoz. Sestaoko bizilagunei doako topagune bat eskaini nahi diegu, non gure eta zuen ekimenak garatu daitezkeen.

Zergatik okupatu, lokal bat eskatu beharrean?

  • Modu azkarrean herriarentzako espazio bat martxan jartzen delako, non askotan esan diguten gauzak egingo direla, baina inoiz ez duten ezer egiten.
  • Kultura egiteko modu bat delako: gure parte-hartze aktibotik eta ez kontsumitzaile soil gisa.
  • Egunero, legalak diren egoera injustuak jasaten ditugulako: etxe kaleratzeak, langabezia, lan prekarietatea, osasun-, gizarte- eta hezkuntza-murrizketak.
  • Honen guztiaren aurrean, okupazioa errespetatu behar den zilegizko alternatiba da, aldaketa soziala, elkartasunam, elkar laguntza eta mobilizazioa sustatzen duena.

Zer da Txirbilenea?

  • Sestaoko elkarte eta kolektiboentzako topagunea.
  • Jardunaldiak eta topaketak ospatzeko gunea.
  • Tailerrak: musika, antzerkia, dantza…
  • Txikigunea, haurrentzako jolasgunea.
  • Buruan duzuen proposamenak aurrera eramateko gunea. Txirbilenea eraikitze prozesuan dagoen espazioa da.

Zer ez da Txirbilenea?

  • Ez da gutxi batzuentzako espazioa. Denok kabitzen gara.
  • Ez da Udaletxearen edo bestelako entitateen aurkako espazioa. Lankidetzaren aldeko apostua egiten dugu.

Zorionak Sestao!

Eraikin hau herriarena da, zure zain gaude!