Txirbilenea eta Emakume Migratu Feministei babesta eman

ESKERRIK ASKO benetan azaroaren 4an asanblada irekira hurbildu zineten elkarte eta auzokideei.

Kaleratzeko aginduaren aurka ahal dugun zarata guztia behar dugu. Udalak ez du nahi gurekin eseri, ez du negoziatu nahi. Horregatik behar zaituztegu Txirbilenea eta EMF-CSren bozgorailuak izateko, Sestaon, Euskal Herrian eta mundu zabalean ozenki entzuteko.

Kolektiboak bazarete pankartak, pintadak, kartelak prestatu kaleak betetzeko.

Aukera izanda denda, taberna, leku publikoetan… Txirbilenearen logoa jarri, esteka honetan eskuragarri.

Bakarrik, bikoteka, taldeka, nahi duzuen moduan argazkiak egin, bideoak grabatu, kartel batekin edo nahi duzun moduan, “Txirbilenea eta EMF-CS aurrera” leloarekin.

Eskerrik asko berriro. 😊

AURRERA TXIRBILENEA, AURRERA EMAKUME MIGRATU FEMINISTAK!!

Leave a Comment